1991ko Frantziako Tourra

1991ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa78. Frantziako Tourra
Etapak23
Datakuztailak 6 – 1991.eko uztailak 28
Luzera3.914 km
HerrialdeaFRA Frantzia
ESP Espainia
Irteera-lekuaLyon
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak158
Bataz besteko abiadura38,743 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Miguel Indurain (Banesto)
TxapeldunordeaITA Gianni Bugno (Gatorade-Chateau d'Ax)
HirugarrenaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Vagabond)
Puntukako sailkapenaURS Djamolidine Abdoujaparov (Carrera Jeans-Vagabond)
Eskalatzailerik onenaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Vagabond)
Gazte onenaCOL Álvaro Mejía (Postobón–Manzana–Ryalcao)
Talderik onenaESP Banesto
◀19901992▶
Dokumentazioa

1991ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 78. edizioa izan zen. 1991ko uztailak 6 eta 28 artean ospatu zen, 3914 kilometroko ibilbidea eginez 22 etapatan banatuta, garaileak batez beste 38,747 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Lyonen hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen.

Tour hau irabazteko faboritoen artean aurretik jada Tourren bat irabazi zuten batzuk, Laurent Fignon, Pedro Delgado eta Greg LeMond kasu, eta, beste aldetik, Erik Breukink zeuden.

Lehen etapak bi zati izan zituen, lineako etapa bat goizez, eta hau amaitu eta hiru ordura, 36 kilometroko taldekako erlojupeko bat. Honek nolabaiteko polemika sortu zuen, eta txirrindulariren batzuk, Stephen Roche kasu, kanporatuak izan ziren. Eguna amaitzean, Rolf Sörensen daniarra zen Frantziako Tourreko lider berria. Alabaina, maillot horia 5. etapan galduko zuen, erorketa baten ondorioz lepauztaia hautsita abandonatu behar izan zuenean.

6. etapan, Arras eta Le Havre artean, Tourraren historiako ihesaldirik luzeenetako bat gertatu zen, Thierry Mariek protagonizatu zuena, nork berak bakarrik 234 kilometo egin zituen, etapa horretan merezitako garaipena lortuz.

8. etapararte, 73 kilometroko bakarkako erlojupekoa zena, ez ziren garaile izateko benetako hautagaiak agertzen hasi. Miguel Indurainen lehen garaipena izan zen Tour hartan, eta erlojupekoan aditua zela argi erakusten zuena, Greg LeMond zortzi segundogatik garaituz. Etapa honen ondoren, Pedro Delgadok lider berria zen Greg LeMondekin bi minutu baino gehiago galtzen zituen.

Hurrengoko etapa, brasildar txirrindulari baten lehen garaipena izan zen Tourrean, Mauro Ribeirok Rennesen amaitu zen etapa irabaztean. Bi egun beranduago, PDM taldeak osorik lasterketa utziko zuen alimentu toxikazio baten ondorioz.

12. etapan muga zeharkatu eta Jaka hiri aragoiarrean amaitzen zen. Luc Leblanc eta Charly Mottet frantziarraren ihesaldi batek, lagun bezala Pascal Richard suitzarra zutela, lider aldaketa bat suposatu zuen, Leblanc gaztearen mesedetan, faboritoen taldeari 6 minutu baino gehiago atera ondoren. Baina etapa erabakigarria 13.a izango zen, lehen aldiz Val Louronen amaitzen zena. Miguel Indurainek Tourmaleten jaitsieran ihes egin zuen, eta, Claudio Chiapuccirekin batera, beranduago batuko zitzaiona, azken honen garaipenarekin eta Indurain lider berri bihurtuta amaituko zen ihesaldi bat protagonizatu zuten. Gianni Bugnok minutu bat baino gehixeago galdu zuen helmugan, Greg LeMond zazpi minutu baino gehiagora iritsi zen bitartean. Pedro Delgado, ordurako sailkapen nagusian oso galduta, luxuzko laguntzaile bihurtuko zen Indurainentzat.

Erdialdeko Mendigunean zehar etapa oso mugitu batzuen ondoren, 17. etapa iritsi zen, Alpe d'Huezen amaitzen zena. Miguel Indurain bigarren iritsi zen, Gianni Bugnorekin batera, mendate mitiko honetan irabazle izango zena.

Alpeetatik irten ondoren, Indurainek jada nahiko abantaila erosoa zuen bere arerioekiko, eta oraindik azken erlojupekoa geratzen zen, 57 kilometrokoa, non, berriz ere, nafarrak irabaziko zuen.

Azken etapan, Champs Elyséesetan amaitzen zena, Djamolidine Abdoujaparov uzbekerak garaipena lortzea eragotzi zion erorketa ikusgarri bat jasan zuen, garaipena Dimitri Konysheventzat izango zelarik. Alabaina, horrek ez zuen puntukako sailkapenean uzbekeraren garaipena eragotzi.

1991n agertzen hasi zen Indurain txapeldun bezala, eta Gianni Bugno eta Claudio Chiapucci bezalakoen konfirmazio urtea ere izan zen, bi hauek Indurainekin batera Tourreko podiumean egon zirelarik.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search